Nortzuk gara


2000. urtean hasi zen Garate Studios era guztietako musikariei bere zerbitzu tekniko zein maila goreneko azpiegiturak eskaintzen.


Rock, pop, soul, jazz, folk edo klasikoa grabatzen, nahasten edota masterizatzen dugu proiektu musikal bakoitzari musikariak amesten duen emaitza lortzeko dagokion erako tratamendua eskainiz.


Sorreran, musika munduan ibilbide luzeko injiniari zein musikari dugun Kaki Arkarazoren haserako ideian oinarriturik, estudioak Haritz Harreguy, Mikel Abrego, Izaskun Silva eta Kaki berak osaturiko lan taldeak sortuak izan ziren.


Atzetik, sorkuntza garaietatik orain arte egitasmo hau bultzatu duen elkartea dugu. Musikariz eta musikazalez osaturiko elkarte honek babesten du Garate Studios-ek suposatzen duen independentzian oinarrituriko proiektu musikal hau.


Gaur egun, maila goreneko estudio nagusiak eta ekoizpen txiki, maketa eta abarretarako bideratu dugun bigarren estudio batek osatzen dute gure lan espazioa.


Biak dira elkarrekiko erabat bateragarriak, nahi izanez gero espazio bakoitzean projektu bereko atal ezberdinak gauza eta koordina daitezkeelarik.


Estudioak Garate baserrian daude kokatuak. Naturaz inguratuak, Garatek bere argi, ixiltasun eta isolamenduarekin paraje ezin hobea eskaintzen dio musikariari grabaketa prozesua erarik egokienean burutu dezan.




garate.comGarate baserria - Sorabilla auzoa - 20140 Andoain - Gipuzkoa.
Tel. (+34) 943 09 07 93 / (+34) 653 71 63 65