• English
  • Castellano
  • Euskara
Garate Studios
  • Portada
  • Nortzuk gara
  • Kokapena
  • Grabaketak
  • Bitarte teknikoak
  • Baserria
  • Multimedia
  • Studio txikia
  • Kontaktua


Garate Studios
Berriak

2011/11/25

Urolan pop

Euskal pop-rockak Urola bailaran izan du gune nagusietako bat 80ko hamarkadaren hasieran lehen taldeak sortu zirenetik. Horien artean, Jotakie nabarmendu zen, Rock Radikal Vascoren garaian euskarazko pop-rock dotorea egitera ausartu zen talde bakanetako bat eta urteak pasa ahala gero eta argiago geratu da Azpeitiko laukoteak euskal rockaren berrikuntzan egindako ekarpenaren garrantzia. Jotakie bezain ezagun egin ez bazen ere, Dirección Obligatoriak ere arrasto sakona utzi zuen pop zaleen artean.

Bi taldeon sorreran eta garapenean Jesus Sudupe Patta-k (ahotsa eta gitarra) eta Luciano Martin Luka-k (baxua) parte hartu zuten. Ia 25 urte geroago, 2010. urtean, Patta eta Luka berriz elkartu ziren eszenatoki batean, beste zenbait kidez lagundurik, Dirección Obligatoriaren kantu zaharrak berriz jotzeko, baita Pattak urte hauetan euskaraz sorturiko abesti berriak aurkezteko ere. Itzulera hark jarraipena izan du eta urrats bat aurrerago emanez, gaur taldea Iker Arrazola -bateria-, Itziar Beitia (teklatuak) eta Iñigo Aranbarriren (tronpa) ekarpenekin osatzen da. Horren emaitza da Patta eta Sendaezinak, beste katebegi bat Urola bailarako pop-rockaren tradizioan.

<<Hurrengo idatziakAurreko idatziak>>


León Benavente

LOS MAMBO JAMBO taldeak prest du bere lan berria, entzun grabazioak atalean


garate.comGarate baserria - Sorabilla auzoa - 20140 Andoain - Gipuzkoa.
Tel. (+34) 943 09 07 93 / (+34) 653 71 63 65