• English
  • Castellano
  • Euskara
Garate Studios
  • Portada
  • Nortzuk gara
  • Kokapena
  • Grabaketak
  • Bitarte teknikoak
  • Baserria
  • Multimedia
  • Studio txikia
  • Kontaktua

Baserria



Baserriak lobby antzeko harrera gela bat du sarreran, ezkerretara bulegoa eta eskuinetara estudio nagusira igotzeko eskilarak ditugularik.


Aurrerago,harrera gunean,apartamendu nagusirako sarrera topatuko dugu eskuin aldean.Bertan sukaldea,egongela, ta zazpi ohe ditugu hiru gelatan banatuak, bai eta bi bainugela.


Harrera gunearen hondoan bigarren etxebizitza bat dugu, sukalde, egongela, logela banandua ta bainugela batez osatua.


Zerbitzu bereziak:


  • Apartamendu nagusiak Canal satelite digitala du, kirol eta zinema aukera guztiak barne.
  • Nahi izanez gero katering zerbitzua antola daiteke, Andoaingo jatetxe batekin dugun tratuari esker eguneroko menua aukeran izan daitekeelarik.
  • Telefono linea izan ezean ordenagailu bat dugu bulegoan interneteko sarean ibiltzeko aukeraz, 24 orduz bezeroaren zerbitzura, satelite modem bati itsatsia. Hala ere baserri osoan WIFI sistema jarri ahal izateko oraintsu irteten ari diren aukera berriak ikuskatzen ari gara.
  • Taxi zerbitzua ere aurreikusia dugu, autorik gabe etortzen direnentzako, ezaguna dugun Andoaingo taxi gidari baten kontaktua eskura dugularik. KARMELO +34 675 710 000


garate.comGarate baserria - Sorabilla auzoa - 20140 Andoain - Gipuzkoa.
Tel. (+34) 943 09 07 93 / (+34) 653 71 63 65